Larunbat honetan Azagrara egunpasa joango dira. Besteak beste Vicoko monasteriora bisita egingo diote. Eta, ondoren, bazkaria, dantzaldia eta bingoa.
Martxoaren 29an, berriz, hitzaldia eskainiko dute elkartean “Jubilazio aktiboa eta elkartasunezkoa” izenburupean. 17:30etan hasiko da eta hizlaria Josune Otamendi izango da.
Martxoaren 30ean karta-joko txapelketa egingo dute, 15:30etan hasita. Lehiaketa horren irabazleak Tolosaldeko irabazleen aurka lehiatuko dira apirilaren 13an.
Eskualde mailako
ibilaldi neurtua
Apirilaren 8an eskualde mailako ibilaldi neurtua burutuko da eta antolatzailea Denda Berri elkartea bera izango da. Goizeko hamarretan ekingo diote 11 kilometroko ibilbideari. Eguerdiko 13:30etan bazkaria egingo dute Oianume jatetxean. Bazkariaren prezioa 12 eurokoa izango da. Izen ematea apirilaren 1a baino lehen egin behar da Lankide Aurrezki kutxako kontuan diru-sarrera eginez (3035 0148 17 1480000683 CAJA LABORAL).