Herrigunera itzulita, omenaldi goxoa eskaini zioten Joxelu Geresta zenari. Haren iloben kantuek eta Alaitz Ormazabal herritarrak abestu eta herriko dantzariek dantzatutako agurrak bertaratutakoak hunkitu zituzten. Guztira, berrehun pertsona inguru hurbildu zen ekitaldira eta ondorenean, mahaiaren bueltan elkartu ziren Ttottoren senitarteko eta lagunak. Guztira, hirurogei pertsona inguru bildu ziren bazkaritan eta giro ederrean eman zieten amaiera omenaldi ekitaldiei.