Joan zen martxoaren 16an jaialdi alaia bideratu zuen Kupela taldeak Zabala sagardotegian. Jakina denez, Kupela taldea eskualdeko hainbat sagardozalek osatzen dute eta sagardo denboraldian, sagardotegiz sagardotegi ibilbidea egin eta gero, urteko sagardotegirik onenari aipamena egiten diote. Berriki, beraz, 2010eko sagardo onenaren saria Adunako Zabala sagardotegiko Ramon Zabalari eman zioten, txapela jantziz eta eurek moldatutako ordulari berezia oparituz. Iaz Sarasolan egin bezala, aurten bigarrenez, antzerkia eskaini zuten ikusleen gozamenerako. Jende ugari gerturatu zen euren saioa ikustera eta esan beharrik ez, giro ederra sortu zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!