Villabonako amnistiaren aldeko mugimenduak, hilabeteko azken ostiraleko ohiko kontzentrazio ixila deitu du Mintzola aurrean 20:00etan martxoaren 25an. Ondoren, bertso afaria antolatu du Irrintzi elkartean 21:00etan. Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran amasa-villabonatarrak arituko dira kantuan. Gai jartzailea Ander Goikoetxea izango da. Txartelak salgai daude Iratzar elkartean, Iru aldeta tabernan eta Xikerren.