Zabalik da Andoaingo Saihesbide berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 22a, 15:26

Eguerdian egin dute Andoaingo Saihesbidearen inaugurazio-ekitaldia. Bazkardotik joanda, Aranaztegiko tunelen atarian zinta moztea eta agerraldia egin dituzte. Bertan izan dira Estanis Amutxastegi Andoaingo alkatea, Mikel Izagirre Urnietako alkatea, Rafaela Romero Batzar Nagusietako lehendakaria, Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputadua eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

Bideoan Eneko Goia eta Markel Olanoren adierazpenak agertzen dira, urnietarrei eta andoaindarrei zuzendutakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!