Aizkardiren 43. Ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren igandean, martxoaren 27an izango da Aizkardi mendi taldearen 43. Ibilaldi neurtua. Antolatzaileek aurreratu dutenez, dagoeneko 600 lagunek eman dute izena, baina oraindik ere badago aukerarik ondoko bideak erabiliz: 649717182 / edota www.aizkardi.com gunea. Egunean bertan izena ematea ere posible izango da, bertan luzatuko duten fitxa-orria beteta. Izen-ematea doakoa da eta ohikoa denez, hainbat merkatarik eskainitako oparien zozketa izango da arratsaldean.

Jakina denez, bi ibiladi izango dira: luzea eta motza. Goizeko 07:00etan irtengo dira lehenak, 08:00etan bigarrenak. Kontuz ordu aldaketarekin! 

Informazio gehiago: www.aizkardi.com. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!