Gatazkak gaindituz formazio jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 21a, 18:43

Pedro Mari Otaño herri eskolak 'Gatazkak gaindituz' jardunaldiak antolatu ditu datorren martxoaren 23an eta 30ean. Juan Carlos Alonso hizlaria bertaratuko da hitzaldi horiek zuzentzera. Ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, "egungo gizartean pil-pilean dagoen gaia da eta arrazoi horrengatik komunitate osoarentzat dago pentsatuta formazioa":

-Martxoak 23, asteazkena:

"Elkarbizitza egokirako oinarriak", Juan Carlos Alonsoren eskutik. Liburutegi-mediateka, 18:00. 

-Martxoak 30, asteazkena:

"Zer egin gatazkak bideratzeko", Juan Carlos Alonsoren eskutik.  Liburutegi-mediateka, 18:00. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!