Korrika badator!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 21a, 18:10

Apirilaren 13an, goizeko 07:00ak inguruan igaroko da Korrika Amasa-Villabonatik. Jai horren harira herrian sortu den Korrika batzordeak, ordu kaxkar samarra dela iritzita, Korrika herrikoia antolatzea erabaki du:

Korrika herrikoia apirilaren 16an izango da, larunbatarekin, 18:00ak aldera. Herriko koadrila, talde, lagun eta talde ezberdinak animatzea da batzordearen helburua, Amasa-Villabonan zehar 'korrika' egiteko. Jakinarazi dutenez, 200-300 metroko ibilbidea egin beharko du koadrila bakoitzak, eta benetako Korrikan bezala, lekukoa emango diote batzuek besteei. Lekukoak Amasa-Villabonari zuzendutako mezua ere izango du. Korrika herrikoiaren amaieran irakurriko da mezu hori Errebote plazan, festa giroan. Ondorenean, kontzertua ere aurreikusten da. Korrika batzordeak herritar guztiak animatu nahi ditu euskararen aldeko festan parte hartzera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!