Larraul-Ernio-Larraul lasterketa

Atzo goizean izan zen Larraulgo Udalak eta hainbat herritarrek antolatu duten I Larraul-Ernio-Larraul lasterketa. 100 lagun inguruk hartu zuen parte eta haietako hainbatek nabarmendu zutenez, lasterketa gogorra izanagatik, giro oso ona nagusitu zen jende ugari gerturatu zelako lasterkariak animatzera irteera puntura nahiz Ernio inguruetara. Lehen postuetan Oier Ariznabarreta eta Hassan Ait Chaou (Villabona) korrikalariak ailegatu ziren mutilen kategorian. Nesken artean, berriz, Nerea Amilibia zizurkildarra izan zen azkarrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!