4-8 urtekoei zuzenduriko irakurketa saioak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 18a, 18:34

Urnietako Kultura eta Gazteria sailek, Udal liburutegiarekin batera, “Liburutegiko xaguak” ekimena martxan jarri dute 4-8 urte bitarteko haurrentzat. Proiektuaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, ipuin tradizionalak irakurrita. Saioak asteartero izango dira, liburutegiko haurrentzako gelan. Hitz jokoak, asmakizunak, atsotitzak, bertsoak eta poemak erabiliko dira. Saioak euskaraz izango dira nagusiki. Hala ere, tarte txiki bat egingo zaie gure gizarte errealitatea osatzen duten hizkuntza eta kulturei ere.
Gurasoak ere gonbidatuko dituzte ekimenera, ipuinak entzutera edota kontatzera. Martxoaren 15ean abiatu zen eta apirilaren 12ra arte luzatuko da. Astean behin, beraz, 17:00etan hasita eta 45-60 minutu arteko iraupenarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!