Dantza, erraustegiaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 18a, 18:33

Martxoaren 20an Gipuzkoan Zero Zabor taldeak 2000 gipuzkoar dantzan jarri nahi ditu Usurbil herriko Zubieta auzoan. Flash mob delako ekimen horren bitartez erraustegiarekiko moratorioa eskatuko dute denek elkarrekin dantza eginez. Dantza hori ikasteko entsegu lanetan aritu dira Arrate pilotaleku azpian. Irudian entseguetako une bat, aurreko larunbatean ateratakoa.
Igande honetan erraustegiaren aurkakoek hitzordua dute, beraz, Zubietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!