Korrika Kulturalaren baitan mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 18:21

Igande honetan Korrikaren aldeko mendi irteera antolatu dute Adunan. Goizeko 09:00tan herriko plazatik abiatuta goiz pasa egingo dute. Eguraldiaren araberako erropa egokia eramatea aholkatu dute. Eta, gainera, 12 urte azpiko gaztetxoek arduradunarekin joan beharko dutela erantsi dute.

Eguerdiko 12:00tan Korrikako materialaren salmenta salgai izango da Kontsejupean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!