Argazkilaritza ikastaroa, deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 18:18

Argazki kamara nola erabili, argazkiak nola atera eta ateratako argazkiekin muntaiak nola egin ikasteko ikastaroa antolatu dute Adunan.

IRAUPENA:
Apiriletik ekainera bitartean, 2 orduko 9 saio eta 4 orduko bi irteera (guztira 26 ordu).

ORDUTEGIA:
Bi ordutegi hauek daude aukeran (izena emateko garaian aukeratu behar da, eta jendeak gehien aukeratutako ordutegia aterako da):
Astearteetan 16:30 – 18:30
Ostegunetan 19:00 – 21:00

GUTXIENEKO JENDE KOPURUA:
12 pertsona.

GEHIENEKO KOSTUA:
65 euro (22 euro inguru hil bakoitzeko)

IZENA EMATEKO MODUA:
Adunako liburutegian, astearteetan eta ostiraletan 17:30etik 19:30era bitartean edo 943 693 930 telefono zenbakian.
 
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:
Martxoaren 25a, ostirala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!