Katea Etxea Gaztelekua, gazteentzako gune berriaren aurkezpena Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 17:57

Ostiral honetan eguerdiko 13:00tan Katea Etxea gazteentzako gune berriaren aurkezpena egingo dute Amasa-Villabonan. Inaugurazio ekitaldian izango dira: Maixabel Arrieta Villabonako alkatea eta Maialen Abaigar Gazteria zinegotzia. Haiekin batera Joxi Insausti Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazte lansaileko zuzendaria. Katea Etxea Kale Nagusian dago, 79. zenbakian. Garai bateko haurtzaindegi zaharrean kokaturik dago gaztegune berria.


 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!