Karrikako ludoteka, deialdi bikoitza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 13:31

Karrikako ludotekak Larunbatean euskaraz ekimenaren bitartez bi deialdi luzatu ditu:

LARRAITZERA IRTEERA
Datorren martxoaren 26an Larunbatean euskaraz egitasmoaren bidez Larraitzera irteera antolatu dute, bertan dagoen Txindokiko itzala parkera hain zuzen. Informazio gehiago: 943 592 181.
Apirilean hasita, bestalde, gurasoen parte hartzea sustatzeko helburuarekin Familia ludoteka antolatzeko asmoa dute.
Udaberrian martxan jarriko den ekimen berriaren informazio osagarria ludotekan bertan eskuragarri dago.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!