Urnietan merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarte bat osatzeko aukera aztergai izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 13:31

Eusko Jaurlaritzaren menpeko Berriak Merkatal Dinamizazio bulegoak Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil eremuan lanean dihardu. 2010ean sortu zenetik, sektorearen profesionalitatea eta beharrezko baldintzak hobetzen lanean ari da, “egungo egoera dela eta (konpetentzia, krisia, …) komenigarria da interes bereko taldeek osaturiko elkartea sortzea. Era honetan herriak eskaintza interesgarriak profesionaltasunez eman ditzake, formazioa, ekintzen antolaketa etb…. eginez. Hau dela eta bulego honek bultzatuta Urnietako zenbait enpresen eskaera medio, Urnietan merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarte bat osatzeko aukera planteatzen dugu”.

Martxoaren 29an, asteartea

14:00tan Lekaio kultur etxean egingo den bilerara gonbidatu dituzte merkatariak eta ostalariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!