Lilatoieko hainbat partaideren iritzia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 17a, 13:28

Banaka, binaka edota Emeki-emeki taldekoek bezala taldean emakume ugarik parte hartu zuen aurreko igandeko Lilatonean.

Argazkiak

Hona hainbat partaideren iritzia, proba amaitu eta gero egindako inkestan:

Irene Jauregi eta Susana Arnedo
Lehenengo aldia da lasterketa batean parte hartzen dugula. Elkarri animatu, eta orain lau bat hilabete hasi ginen prestatzen. Asteburuetan goizeko 08:30etan geratu gara entrenatzeko, seme-alabak izanda ezinezkoa egiten baitzaigu beste tarterik hartzerik. Erronka pertsonala bost kilometro segidan egin ahal izatea zen, eta horretarako distantzia eta denbora gehitzen joan gara; bost minutu gehiago erantsi dugu, entrenatu aldiro.
Lasterketa amaitzea lortu dugu, izugarri gozatu dugu eta etorkizunean hasitako bideari eutsi nahi diogu; entrenamenduetan Plazaolako trenbidean maiz topatu izan ditugun Emeki-emeki taldeko neskek eurekin jarraitzeko proposatu digute, eta ikusiko dugu.

Ana Karrere
Eskubaloian ibilitakoa naiz urtetan, baina ez nekien zer zen lasterketa batean parte hartzea, gaur arte. Bada, zoragarria izan da lasterketa, eta zoragarria izan da azken hilabeteetan korrika kideek aurrera eraman dugun prestaketa. Astean bizpahiru saio egin ditugu; 15 minutuko saioak eginez hasi ginen eta luzatzen joan gara. Prestatzaile fisikoa izan naizenez badakit zer den kirolaren sakrifizioa, nekea edo mina sentitzea… Taldeko kideek, ordea, ez eta prozesu horretan laguntzaile moduan jardun dut. Hasierako kezka nagusia bost kilometro egiteko kapaz izango ote ginen izan zen, baina gaur ikusi da saiatzen denak lor dezakeela. Hori eta gehiago.

Lurdes MARTIN
Nik ez nekien zer zen lasterka egitea orain hiru hilabete arte. Ana Karrerek animatu ninduen, eta gertu-gertu eduki dut denbora guztian. Helmugara iritsiko nintzenik ere zalantzak nituen hasieran, baina poliki-poliki entrenatuz, hori eta gehiago egin dezakedala konturatu naiz. Orain begiak Behobiako lasterketan jarri ditugu; erronka handia da, baina hartu dugun martxa honi eusten badiogu, zergatik ez saiatu?

Nekane Zabala
Iaz hasi nintzen korrika egiten. Bakarrik, Xabier senarrarekin eta Joxe Ramon Berrondo bizilagunarekin joaten naiz Plazaoako trenbide aldera, etxetik gertu baitaukat. Andoaingo mixtoa, Donibane-Hondarribia maratoi erdia, Belkoaingo igoera… lasterketa ugaritan hartu dut parte, baina Lilatoiaren parekorik ez dut ezagutu. Ez nuen espero horrelako jendetza, korrika edota espaloian animatzen. Ikusgarria izan da dena: beroketak egiteko denok egin dugun aerobika, lasterketa bera, Kursaaletik Boulebardera arteko tarte luze hori… Behobiako lasterketa zirudien!

Eskualdeko partaidetza Lilatoian, jarraian:
Andoain:

Peláez, Eva
Etxezarreta, Miren
Sanz, Oihana
De Jesus, Rakel
Gonzalo, Yoana
Cao, Begoña
Irulegi, Xare
Irulegi, Aiara
Zabala, Nekane
Larrañaga, Jone
Corchero, Laura
Ruiz, Arantxa
Barrondo, Amaia
Sanchez, Mónica
Marzol, Josune
Martinez, Leire
Urretabizkaia, Arantxa
Conde, Gema
Marcos, Elena
Mujika, Ilazki
Asensio, Itziar
Garmendia, Neide
Alkorta, Marina
Audikana, Elena
López De Arregui, M
Amondarain, Ane
Parra, Nati
Lacalle, Amaia
Beraza, Eva
Karrere, Ana
Martin, Lurdes
Tapia, Leire
Otaño, Izaskun
Mendiluze, Idoia
Artetxe, Amaia
Porras, Alazne
Jauregi, Irene
Arnedo, Susana
García, Amaia

Urnieta:
Rodriguez, Sandra
Flores, Feli
Pellejero, Izaro
Espinar, Patri
Martin, Josebe
Rodríguez, Ana
Pecharroman, Mertxe
Oiarbide, Ainhoa
Goñi, Luke
Ugalde, Edurne
Adarraga, Edurne
Gonzalez, Shandra
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!