Informazio gehiago:
Deitu martxoaren 20a baino lehen.
600 22 58 20 / 652 71 23 65.
Nola sortu zen elkarte gastronomikoa eratzeko ideia?
Gurea kultur elkarte bat da eta urtero danborrada antolatzen dugu. Orain dela urte batzuk elkarte gastronomikoa sortzeko asmoari heldu genion. Donostian elkarte gastronomiko gehienek danborrada propioa eratzen dute; gurean berdina da baino alderantziz; Urdanbor elkartetik gastronomia elkartea eratu nahi dugu. Beraz, elkartea danborradatik dator; Urdanbor elkartea gastronomia elkartean bilakatu nahi dugu.
Aurten hasi gara lokala bilatzen, finantziazio bideak bilatzen… Alderdi hauek guztiak kontuan hartu eta gero, elkartea martxan jartzea posible dela baieztatu dugu eta orain horretan gabiltza, proiektua martxan jarri nahian.
Zeintzuk zarete elkartearen sortzaileak?
Elkartearen sortzailea Urdanbor elkarte bera da, orain Urdanborreko batzordekoak ari gara elkarte gastronomikoa eratu ahal izateko pausuak ematen.
Zenbat kide behar dituzue elkartea martxan jarri ahal izateko?
Elkartea martxan jartzeko 60 kide beharko ditugula uste dugu. Bazkide kopuruaren arabera norberak diru kopuru ezberdina jarri beharko du, zenbat eta kide gehiagok osatu elkartea orduan eta diru gutxiago jarri beharko da. Gure ustean elkarteak ondo funtzionatu dezan hirurogei lagun inguru beharrezko izango dira.
Nolakoa izango da elkartea hedadura aldetik?
Ikusi dugun lokala eta hitzartuta duguna 210 m2-koa da. Bertan lasai asko 100 edo 120 lagunentzako tokia izango dugu. Elkartea sortzeko prozesuan da; hortaz, kide guztiek ekarpenak egin ditzakete.
Behin elkarte gastronomikoa sortuta jarduerarik aurreikusi al duzue?
Oraindik ez dugu inolako jardueratan pentsatu. Elkartea guztiz antolatuta dagoenean orduan aztertuko ditugu gauza horiek. Une honetan funtsezkoena ahalik eta jende gehienei elkartean parte hartzera deitzea da; eta gero gerokoak. Kide nahiko garenean elkarte bera sortzeko bilerak egiten hasiko gara, estatutuen sorrera eta abar.
Edozein pertsonak parte hartu al dezake elkarte gastronomiko honetan?
Elkartea jende guztiari irekita dago, edozein pertsona kide izan daiteke. Ez dago zertan Urdanbor elkarteko kidea izan beharrik elkarte gastronomikoan kide izateko. Urnietatik kanpo jendea animatuko balitz ere ongi etorriak izango lirateke gurera.
Zuen helburua ahalik eta jende gehiena elkartearen partaide izatea da
Bai, Urdanbor elkarteko guztiek elkarte gastronomikoaren sorrera ezagutzen dute eta orain herritarrengana hedatu nahi dugu. Bazkideak eta inbertsioa egitea behar ditugu elkartea martxan jarri eta aurrera egin ahal izateko. Ea jendea animatzen den eta deitzen gaituzten!
Herritar guztiak animatu nahi ditugu. Jende guztiarentzat irekia dela azpimarratu nahi dugu, nahiz eta Urdanborreko kide ez izan.