Emozioak lantzen nola ikasi, guraso eskolako tailerra Aita Larramendi ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 11a, 10:21

Datorren asteartean, martxoaren 15ean, 16:45ean, “Emozioak lantzen nola ikasi” izenburupeko tailerra hasiko da Bazkardoko Ikastolako Erabilpen Anitzeko gelan. Lau saioko tailerra izango da, astean behin eta euskaraz. Tailer hau, batipat, aurreko urteetan parte hartzeko aukerarik izan ez duten gurasoei zuzenduta dago. Tailerra Lourdes Otermin psikologoaren gidaritzapean egingo da. Tailer honen bidez emozioek gure bizitzan duten garrantzia eta gure semealaben heziketan hauek nola erabili behar ditugun ikusi nahi da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!