Eskaerak Andoaingo Udal Artxibategian aurkeztu beharko dira 2011ko martxoaren 25ean 13:00ak baino lehen. Beharrezkoa izango da ikerketa proiektuaren memoria-laburpena eta proiektuaren oinarrizko jarraibideak aurkeztea.
Epaimahaiak aurkeztu diren ikerketa proiektuak hobeto ulertzeko behar lukeen informazio osagarri guztia interesatuari eskatzeko eskubidea izango du; bai eta kasua balitz, memoria-laburpena epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta azaltzeko eskaera aipaturikoari egiteko.
Epaia interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Ondoren, hautatu den proiektua interesatuari jakinaraziko zaio eta honek, hamabost eguneko epean, laguntza onartzen duela jakinaraziko du idatziz. Dirulaguntzaren kopurua 2.300 eurokoa izango da.
Lanak behin amaiturik, Andoaingo Udal Artxibategian aurkeztu beharko dira 2012ko otsailaren 24ko eguerdiko ordu bata baino lehen.
Deialdi osoaren berri, Udal artxibategian.