Benito Lertxundiren kontzertua ekainera atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 10a, 18:13

"Urnietako Udalak Benito Lertxundiren kontzertua atzeratu du. Larunbatean zen egitekoa kontzertu hori, baina emanaldia egun horretan egitekoa ezinezkoa da Jaurlaritzako segurtasun arautegi berriak dioena aintzat hartuz. Arautegi horren arabera, instalakuntza orok autobabes betebehar jakin batzuk behar ditu, eta gaur-gaurkoz, Urnietan ez dago arautegi hori betetzen duen instalakuntzarik".

[jarraitzen du...]

"Udalak bere gain hartu nahi du kontzertuaren atzerapenean daukan erantzukizuna, arautegi berriak indarrean jarritako baldintza berrien informaziorik jaso ez zuelako. Era berean, kontzertua eskaini ahal izateko baimen eskaera lana GIMMUSICA ekitaldi sustatzailearen zeregina zela gogoratu nahi du Udalak.
 
Kontzertuaren behin-betiko data erabakitzear dago, oraingoz, baina ekainean izatea espero da. Ekainaren 4an, larunbatez, izango da. Ohar honen bitartez, antolakuntzak barkamena eskatu nahi die atzerapenarekin kaltetuta gertatuko diren herritar guztiei, eta Benito Lertxundi musika egilearen jarraitzaile guztiei. Era berean, sarrerak eskuratu dituzten guztiei sarrera horiek kontzertu berrirako baliagarriak izango direla gogoratu nahi zaie".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!