Zubietan grabatuko duten Flash Mob delakoa prestatzeko entsegua, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 10a, 10:38

Martxoaren 20an 2000 laguneko Flash Mob erraldoia egin nahi dute Zubietan, Gipuzkoan inoiz egin den handiena.“Hartu nahi dut arnas” ozenki abestuz, dantzatuz, osasunaren alde, Erraustegia eraiki aurretik moratoria eskatuko dute. “Flashmob honen bitartez hiru ideia garrantzitsu zabaldu nahi ditugu: konexioa, pasioa eta behetik gorako deia. Dantza osasuntsua da. Indar eraldatzaile askokoa. Kutsakorra, erraz zabal daitekeena”.

Dantzaren bideoa: www.gipuzkoazz.com/zerozabor/flash-mob/
Entsegua: Martxoaren 12an, 17:30etan Arrate pilotalekuaren azpikaldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!