Errenta aitorpena, aurtengo kanpainaren egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 10a, 10:37

2010eko errenta aitortzeko kanpainaren egutegia hauxe da:
• Autolikidazio proposamenak onartzea: apirilaren 12tik maiatzaren 6ra.
• Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: apirilaren 15etik ekainaren 10era (epea luzatu daiteke ordu libreak egonez gero).
• Aitorpenak aurkezteko epea: ekainaren 25a.

Lau dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:
• Proposamena etxera. “Martxoaren 29tik apirilaren 12ra bitartean, 200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %85 onartu ziren”.
• Mekanizatua. “Telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan”.
• Internet. “Gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, milatik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez”.
• Papera. “Behar bezala betetako inprimakia aurkeztuz”.

Info: www.gipuzkoa.net
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!