Andoain eta Amasa-Villabonako haur eta gaztetxoek mozorro koloretsuekin eta dantza alaiekin ospatu zuten Ostegun Gizena.
Ostiral Mehean kalejirak egingo dira eskualdeko herri gehienetan. Andoainen, berriz, Beldurraren Etxea ipiniko dute Gazte Lokalean. Eta, ondoren, gazte koadrilentzat afaria eta festatxoa.
Larunbatean karroza eta konpartsek Andoain herria zeharkatuko dute. Urnietan, berriz, San Juan plazaren inguruan bilduko dira aisialdi eta gazte talde ezberdinak.
Argazkiak, Ostegun Gizena: | Andoainen | Amasa-Villabona
Bideoa: Galardi haurreskola | Ostegun gizena ikastolan