La Salle Berrozpe ikastetxean pozarren daude albistearekin, eta herrikide guztiei gonbitea luzatu nahi diete: “Orain arte, akuera hau La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleei soilik irekia zegoen; hemendik aurrera gizarte eskaini diezaiokegun aukera bat da”.
Eskualdeko bi ikastetxe hauek Kristau Eskoletako beste 140 ikastetxeekin duten azpiegiturari esker, matrikula egiten dutenek azterketak on line Internet bidez egiteko aukera daukate.
Izen ematea martxoaren 15era bitarte
Ekaineko azterketak prestatzeko martxoaren 15era bitarteko epea zabaldu dute. Matrikulatu nahi duen edonork bi ikastetxeetako idazkaritzan egin ahal izango du.
Informazio gehiagorako:
943 590 557 (Andoain).
943 551 789 (Urnieta).