Activate, lana aurkitzen laguntzeko taldea ostegun honetan aurkeztuko da Urigainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 3a, 17:53

Martxoaren 10ean, osteguna, Activate enpleguaren aldeko Andoaingo herritarren elkarte berriaren topaketa burutuko da Urigain Kultura Etxean,  iluntzeko 19:00tan hasita. Langabetuei bertaratzeko dei egin diete herrian zehar banatu dituzten ohartxoen bidez. Zera aipatzen da afitxa horretan, “balioa eman diezaiegu langabezian dauden pertsonei, lana aurki dezaten lagunduz”.
Gipuzkoan otsailaren bukaeran 41.906 ziren denera langabezian zeudenak. Goruntz doa, zoritxarrez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!