Markel Carmona haurraren gurasoen esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 3a, 17:51

Markelen gurasoek urnietarrei eta inguruko herritarrei esker ona adierazi nahi diete zazpi hilabete hauetan guztietan jaso duten laguntzagatik. Oso eskertuta daude askok eta askok erakutsi duten elkartasunagatik. Jaso duten laguntza, gainera, ezinbestekoa izan da Galizan jaso duen tratamenduari dagokion gastuari aurre egiteko. Gurasoen esanetan, ikaragarria izan da Markel haurrak izan duen garapena. Mugikortasunean asko irabazi du, eta haurra bera ere pozik ikusten dute hobekuntza hori nabaritzen duelako.
Orain Urnietan, Markelen gurasoek semeari ahalik eta bizitza duinena emateko gogor borrokatuko dutela adierazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!