- Ezinbestekoa da, emakumeok ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartzea eta bide horretan LANERAKO ESKUBIDEA oinarri izatea. Lanaren kontzeptuaren inguruko definizio berria eman behar da, lan produktibo eta erreproduktiboaren errekonozimendu soziala, politikoa eta ekonomikoa eman; honela, ekonomiaren kontabilitatean sartuko dena. Gaur egun etxeko langileentzat dagoen erregimen bereziarekin bukatu beharra dago.
- DIRU SARRERA MINIMOAK IZATEKO ESKUBIDEA. Emakume bakoitzak beharrezkoak dituen prestazio ekonomikoak eta gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea oinarri izanik, ezin da Pobreziaren Mugatik behera kokatutako oinarrizko soldata onartzen duen hitzarmenik egon. Beraz, egun dauden prestazio eta laguntza ezberdinak pobreziaren mugara iritsi behar dira.
- ETXEBIZITZA oinarrizko eskubide bat da, beraz, merkatuaren logikatik eta espekulaziotik kanpo geratu behar du eta instituzio publikoetatik hau bermatzeko bitarteko guztiak jarri beharko dira.
Beraz, martxoaren 8aren testuinguruan egingo diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko deia zabaldu nahi diogu jendarte osoari eta batez ere, emakumeei.
Gure borroka ez baitago krisian! Prekarietateari planto!"
Euskal Herrian, 2011ko otsailaren 26an
Euskal Herriko Bilgune Feminista eta EBEL