Andoaingo Euskara Biziberritzeko Planaren garapenean urrats berria eman da 2011rako kudeaketa planaren aurkezpenarekin. Finean, euskararen erabilera areagotzeko aukerak biderkatu nahi dituzte. Kudeaketa planaren aurkezpenean hizlari aritu dira Petri Romero Udaleko euskara zinegotzia eta Patxi Baztarrika euskara teknikaria. Haiekin batera Gurutz Irigoras eta Gabino Agudo Euskararen Normalkuntzarako Batzordeko kideak ere izan dira.