Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartu da Udal batzarraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 24a, 12:01

PSE-EE eta PP alderdien babesarekin aurrera atera da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko izaeraz onartzeko proposamena. EAJ, Hamaikabat eta EB aurka agertu dira.

Amutxastegi alkateak plana onartzeko arrazoiak eskaini ditu, herriaren garapenerako ezinbestekoa dela adieraziz. PPko Canok ere bat egin du alkatearen argudio nagusiekin. Aurka agertu direnen artean argudio nagusia Azpikolako harrobia irekitzeko egitasmoa da. EAJko Egibar, Hamaikabateko Agudo eta EBko Barreiro Azpikolako harrobia irekitzearen aurka agertu dira.

Plenoa amaitu eta galde erreguen atalean Etxeberrietas Existe plataformako eta Sorabillako Errotagain elkarteko ordezkariek hitza hartu dute Udal arduradunen papera kritikatzeko.

[Plenoaren kronika hurrengo Aiurri astekarian]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!