Kaldereroak eta inauteriak, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko otsailaren 23a

Inauterietako giroa herrian nabaritzeko Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera deitu ditu Andoaingo bizilagunak.

KALDEREROAK, EGITARAUA:
Otsailak 26, larunbata

17:15 Kaldereroen irteera Ontza elkartetik Goikoplazaraino. Herriko agintarien harrera jaso eta erreginaren hitzaldia entzun ondoren, herrian zehar kalez kale ibiliko dira.
Ibilbidea: Kale Nagusia,  Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.

INAUTERIAK, EGITARAUA:
Martxoak 3, osteguna
Ostegun gizena

15:00 Mozorro festa, 3-7 urte artekoak bakoitza bere ikastetxean.
15:15 Gaztetxoak Bastero plazaren parean elkartu eta kalejira txarangak eta dultzaineroak lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea kalea, Kale Nagusia eta Goikoplaza. Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.
16:15 Play-Back saioa Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin, Arrate frontoian.
17:00 Pepa ta Kutxo pailazoak Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin, Arrate frontoian.
17:30 Beldurraren etxea Ambrosia Olabiden.
18:00 Maskara Lehiaketaren sari baaketa Urigain Kultur Etxean. Erakusketa zabalik, toki berean.

Martxoak 4, ostirala
16:30 Haur parkea Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Arrate frontoian.
18:30 Udal Musika Eskolaren Kontzertu bufoa Basteron.
19:00 Lehiaketa Gazte Lokalean. Ondoren, gazte koasdrilen arteko afaria eta mozorro festa.

Martxoak 5, larunbata
09:00 Diana dultzaineroekin.
12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera Anbrosia Olabidetik Zumea plazara kalejiran.
12:00-13:15 Soinuak Musika Eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Doktor Huizi, Bastero plazara, Kale Nagusia, Zumea plazara. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.
17:00-20:30 Konpartsa eta mozorro guztien Inauteri desfilearen hasiera Gora Kaletxiki eta Incansables txarangekin. Irteera Txitibar plazatik Goikoplazarako bidean.
23:00-03:00 Diskoteka Nafarroa Plazan.

Martxoak 6, Igandea
09:00 Diana dultzaineroekin.
12:00 Inauterien jarraipena. Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.
17:00 Egan taldean berbena haur eta gaztetxoentzat Nafarroa plazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.

Martxoak 11, ostirala
20:00 Andoaingo Udal musika eskolako bandaren Ihauteri kontzertua Basteron.

www.aiurri.com: Iazko inauterien argazkiak eta bideoak ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!