Gertaera argitzeko lekuko bila dabil Behemendi elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 23a, 21:54

Behemendi elkarteak oharra argitaratu du, laguntza eske: “Goiburun lurperatuta dauden zaborrontzietako bat hondatu du norbaitek; guztiz txikituta eta baliorik gabe geratu da. Zehazki, Bidegurutzetako gainan, Urnieta-Lasarteko bidean, goian geratzen den kaskoan. Argazkietan ageri diren urratsengatik pentsa daiteke ibilgailu bat errepidetik atera eta ontziaren kontra jo duela. Horrelako ontzi batek diru asko balio duela kontutan hartuta, eta bertako bizilagunak kaltetuta aterako direla ikusirik, deialdia egin nahi dugu gertazkizun honen inguruan norbaitek zerbait ikusi badu, edo zerbait baldin badaki”. Bi telefono zenbaki ipini dituzte eskura: Behemendikoa (943 490 219) eta Urnietako Udaltzaingoarena (943 008 090).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!