Astigarragan egoitza eta museoa dituen Sagardoetxeak sagardoaren kultura sustatzeko ekimenak aurkeztu zituen txotx denboraldi hasieran. Eta horien artean sagardotegi bat bisitatu eta dastaketa gidatu bat egitea da, “denboraldi berriko sagardoraren berezitasunak lehen eskutik ezagutzeko”. Asteburu honetan hasita, sagardo berriaren dastaketa egingo da sagardotegi ezberdinetan. Gidari lanetan, gainera, tokian tokiko sagardogilea arituko da. Dastaketa gidatua eta pintxoak pertsonako 10 euroko prezioan eskainiko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!