Banaiz Bagara elkarteak antolatuta, ostiral honetan mahai-ingurua Andoaingo zaharren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 23a, 21:52

Etorkinak eta euskara: aukerak eta erronkak izenburupean mahai-inguru irekia burutuko da iluntzeko 19:30etan hasita. Hizketarako topagunea izango da. Atzoko eta gaurko euskaldunak eta etorkinak arituko dira. Solasaldian honako hizlariek hartuko dute parte: Jon Unanue (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna), Ana María Porcel González (ASOLEUS), Saad Malec (Jatorkin Tolosa), Petra Elser (Banaiz Bagara elkartea) eta Agurtzane Sarasola (AEK).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!