Sahararen aldeko bertsoak igandean Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 23a, 21:51

Igande honetan elkartasunezko bertso saioa burutuko da Bastero auditorioan, eguerdiko hamabietan hasita.
Hurria-Sahara elkartea lan handia egiten dabil Andoainen, egoera larrian bizi diren Saharako herritarren alde. Igande honetan bertso bidez elkartasuna helarazten ahaleginduko dira. Joxe Manuel Oiartzabal gai-jartzaile dela, bertsolari ezagunak kantari arituko dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Iker Alustiza, Jokin Sorozabal eta Sustrai Colina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!