Korrika batzordea Urnietan sortzeko bilera-deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 23a, 21:43

Bi urtez behin egiten den Korrika 17. ediziora iritsi da aurtengoan. Apirilaren 7an abiatuko da Trebiñutik eta 17an amaituko da Donostian. Urnietatik apirilaren 13ko goizaldean pasako delarik. Eta euskararen aldeko ekintza garrantzitsu hau behar bezala prestatzeko eta hainbat ekitaldi kultural antolatzeko xedearekin Korrika batzorde bat osatuko da horretarako borondea agertzen duten herritarrekin.
Batzordea osatzeko bilera, martxoaren 1ean arratsaldeko 19:00etan Aiurri eta Iñistorra elkartearen egoitzan (Errekalde kalea 14, behea).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!