Korrikak prest ditu honezkero edizio berriari dagozkion kamisetak, nikiak, jertseak, prakak etab. Euskaltegiz euskaltegi ibiliko den kutxa ibiltaria iritsi da Andoaingo AEK euskaltegira. Arropa ezberdinak daude ikusteko eta probatzeko eta gustatuz gero, katalogo bidez eskatzeko aukera emango da. Kutxa ibiltari hori astebetez egongo da AEKko egoitzan, beraz, martxoaren 2 arte izango da bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!