Euskara, guztiontzat tokia? izeneko solasaldia, ostiral honetan Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 22a, 12:44

Ostiral honetan, arratsaldeko 19:30ean hasita, Andoaingo Jubilatuen Egoitzan Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuak (Pio Baroja z.g., 1. solairua) egingo den Euskara, guztiontzat tokia? solasaldia antolatu du Banaiz Bagara elkarteak.  

Atzoko eta gaurko euskaldunak eta etorkinak arituko dira, euren esperientziatik abiatuta, azken hamarkadetako euskararen egoeraz eta bilakaeraz, gaur egun arte iritsita.

Solasaldian honako hizlariek hartuko dute parte:
- Jon Unanue, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna.
- Ana María Porcel González, ASOLEUS.
- Saad Malec, Jatorkin Tolosa.
- Petra Elser, Banaiz Bagara Elkartea.  
- Agurtzane Sarasola, AEK.

Solasaldia gazteleraz izango da eta euskaratik, arabieratik, ingelesetik eta frantsesetik itzultzeko aukera egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!