Martxoaren 12an afaria egingo dute Adunako ostatuan, Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko. Menua hauxe izango da: urdaiazpikoa, entsalada epela eta txipiroiak Pelayo erara. Ondoren, azpizuna edo itsas zapua labean. Postrea, edaria eta kafearekin afariaren prezioa 35,50 eurokoa izango da. Izen emateko 943693930 telefono zenbakira deitu behar da martxoaren 4a baino lehen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!