Ezker abertzalearen agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 18a, 19:59

Maiatzaraen 22ko Udal hauteskundeak diela eta, ezker abertzaleak agerraldia egin du Urigain kultur etxean. Besteak beste zera adierazteko: "ezker abertzaleak bozetan izateko prestutasun osoz dihardu lanean, pasa diren asteetan argi esaten gatozen bezala". Andoaindarrek dituzten kezkei arduraz begiratzen dietela adierazi dute. Herriak politika egiteko modua aldatu behar duela esaten dutenean, ez dutela hori pentsatzen dutelako bakarrik esaten; herritarrek halaxe luzatu dietelako baizik.

Andoaingo ezker abertzaleak prozesu garden bat nahi duela adierazi du, "Udaletxeak gardena behar du izan. Herritarren eskura, euren zerbitzura eta esanetara egongo den erakundea dugulako. Edonoren asmo eta handinahien gainetik, herritar guztien interesak lehenetsiko dituen talde motore bat behar dugu". Herriari hitza eta erabakia ematera doazela adierazi dute.

Parte hartzea sustatzeko buzoiketa bidez inkesta egin nahi dutela iragarri dute. Horrez gain, hartueman zuzena izateko bi bide jarri dituzte: emaila eta webgunea.

E-posta  |  Webgunea 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!