Zizurkilgo ezker abertzalearen agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 18a, 19:57

Gaur arratsaldean, Zizurkilgo ezker abertzaleak prentsaurrekoa eskaini du komunikabideen aurrean. Hauteskundeei begira, herri programa garatze aldera, dinamika ireki eta parte hartzailearen aldeko apustua egin nahi duela adierazi du:

"Zizurkilgo ezker abertzaleak gaur udaletxeko pleno aretoan gauzatzeko asmoa genuen prentsaurreko honetara deialdia luzatu dizue. Ikusten duzuenez, ez gaude pleno aretoan, nahiz eta Udala herritarren ideia politiko guztiak adierazteko gunea izan beharko lukeen. Hemen gaude, alkatesak Udal aretoa erabiltzea ukatu eguin digulako. Beste behin ere, azken zortzi urte hauetan bezalaxe, udaletxetik kanpo mantendu nahi izan gaituzte, herritar guztiokpleno aretoa erabiltzeko dugun eskubidea ukatuz.

Gaur eta orain hemen kanpoan bagaude ere, bada garaia egoera antidemokratiko hau gainditu eta hurrengo urteetan udaletxea herritarren beharrak entzuteko plaza bilakatzeko.

Maiatzean udaletxean egotea da gure helburu irmoa eta bertatik herritarren kezka eta beharrei molde abertzale eta ezkertiarretik irtenbideak emateko konpromiso tinkoa azaltzen dugu.

Azkenengo Udal hauteskundetan bozka gehien izan zituen alderdia izan ginela ez dugu ahaztu; eta datozen hauteskundeei begira gure lehen asmoa herritarrengana jotzea da.

Herritarren ahotsa gure hitza izango delako, HERRI PROGRAMA garatze aldera dinamika ireki eta parte-hartzaile baten aldeko apustu sendoa egiten dugu; ildo nagusienak herritarren partaidetza eta elkarlana iango direlarik.

Horrela, guk, gure aldetik, herritarren iritzi eta kezkak bildu nahian eta partaidetza bultzatzeko ondorengo jarduerak garatuko ditugu:

-Herriko gizarte eragileekin elkartu.

_Bizilagunekin harremanak estutu AUZOLAN DINAMIKA bultzatuz.

-Herritar guztien ekarpenak jasotzeko baliabideak eskura jarri eta herritarrei informazioa itzultzeko konpromisoa hartu.

Zuk herritar, ZIZURKILi buruz duzun iritzia eta ikuspegia jaso nahi dugu, guztion artean ZIZURKIL eraiki dezagun eta herriaren beharrei erantzungo dion HERRI PROGRAMA osatzeko. Iritzi guztiak garrantzitsuak dira eta zure ekarpenak jasotzeko helburuarekin herritarren eskura baliabide desberdinak jarriko ditugu. Hala nola, martxoak 12a bitarte gurekin harremanetan jartzeko aukera hauek proposatzen dizkizuegu:

HERRI BULEGOA: Bulandegi bidea 8 behea

-Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

-Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

POSTONTZIAK: Atxulondo tabernan, Zentro tabernan eta Bulandegi bideko bulegoan.

Telefonoa: 634 407 058. Posta elektronikoa: zizurkil.herriprograma@gmail.com. Web orria: www.herriprograma2011.net. (Bertan bete daiteke inkesta).

PArte hartzera animatzen zaituztegu, norberak ahal duen neurrian, egun hauetan etxeko postontzian jasoko duzuen inkesta bete eta gure postontzietara botaz, zuen ideiak gurekin konpartituz, proiektuetan parte hartuz, gurekin harremanetan ipiniz...

Zuei, eragile sozialei, dendariei, tabernariei..., zizurkildar guztiei elkarrekin lan egiteko deia luzatzen dizuegu, HERRI PROGRAMArako ekarpen guztiak, txikiak edo handiak izan, garrantzitsuak direlako. Gure herria suspertzeko aukera paregabea daukagu, azken urte hauetako Udal utzikeriarekin bukatuz.

Herritarren ahotsa gure hitza izango delako, GORA ZIZURKIL!".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!