Kaldereroak, Loatzo musika eskolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Inauterien iragarle diren Kaldereroen kalejirak antolatu dituzte Loatzo musika eskolako kideek alaitasunari euste aldera, datorren ostiralean. Herritar oro gonbidatzen dute mozorrotuta eta zartagiaren laguntzarekin kalejira horietan parte hartzera:

-Anoetan: Otsailak 25, ostirala. 18:30etan plazatik.

-Iruran: Otsailak 25, ostirala. 18:30etan musika eskolatik.

-Ibarran: Otsailak 25, ostirala. 18:30etan plazatik.


 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!