"Urnietako bizilagunen interesen defentsa", Urnietako alkatearen gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 18a, 11:25

Otsailaren 16an Adifeko eta Gobernu dellegaritzako ordezkariak Urnietako udaletxera etorri ziren Urnieta-Hernani artean Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzarako lurren okupaziorako aktak egiteko asmoz. Alkate bezala aktak sinatzera uko egin nion eta zergatia azalduko dut. Uko egin nion lurrak desjabetu behar zaizkien jabeak ez zeudelako ados eta ni, alkate modura, ordezkatzen dudan herriko biztanleen interesak defendatzen ahalegintzen naiz. Orain arte betebehar instituzional guztiak zorrotz bete ditut. Nolanahi ere, kasu honetan, ez dut nire sinadura eman eta ez diot nire onespena eman bizilagunak kaltetzen dituen akta batean. Hori adierazi baitzidaten bizilagun horiek. Urnietako herritarren interesak defendatzea nire betebeharra da, Udal ordezkari gorena naizen aldetik. Printzipio horren arabera jokatu dut.

Mikel Izagirre Rekondo
Urnietako alkatea




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!