Jakina denez Easo Basoa taldeko Mikel Esnaola urnietar gaztea larunbatean Madrilen ospatutako mate txapelketaren amateur mailako irabazlea bihurtu zen. Gipuzkoa Basket taldeak bere adierazpen batzuk bildu ditu: “kantxara irten baino lehen oso urduri nengoen, baina Baskoniako zaleak animatzen hasi zirenean lasaitu eta gozatzen hasi nintzen”. Azkenean txapelduna suertatu zen. Gertatutakoa ezin zuen sinistu, eta berehala telefono deiak jasotzen hasi zen, “entrenatzaileak, familia, jokalariak, Urnietako lagunak, nere lehengusu Urko Otegi… baina sentikorrena nire aitarena izan zen, ezin izan zuelako Madrilera joan”.