Piano jaialdiaren edizio berria asteburu honetan Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 17a, 14:16

Zortzirehun ikasletik gora igoko dira Basteroko taula gainera, Piano jaialdiaren VI. edizioan.

Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak Piano jaialdiaren seigarren edizioa antolatu dute berriro ere. Musikaldia asteburu honetan izango da Bastero Kulturgunean. Aurten, denera, Euskal Herriko 872 gazte bilduko dira Andoainen; antolatzaileen ustez, partaide kopurua  musikaldiak duen “garrantziaren adierazlea” da. Bi modalitate ezberdin daude; batetik, bakarkakoa eta bestetik, lau eskukoa eta modalitate bakoitza. Jaialdia hiru mailatan antolatu da, adinaren arabera beti ere.
Piano jaialdiaren VI. edizioak azpimarratu beharreko berrikuntza bat dakar; ezgaitasunen bat dutenek jatorriz dagokien mailan jotzeko zailtasunik balute, maila baxuagoan jotzeko aukera izango lukete. Berrikuntza horri esker, orain arte parte hartu ezin izan duten lau pianojolek jendaurrean aritzeko aukera izango dute.
Arantxa Alberdi Seiasle elkarteko kideak, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako aurkezpenean, berrikuntza honen aurrean oso pozik daudela eta etorkizunean horrelako egoeran dauden gazte gehiagok parte hartzea espero duela adierazi zuen.
300 obra baino gehiago entzuteko aukera izango dute Andoaingo Bastero auditorioetara gerturatzen direnek. Pianojole gazte hauentzat aukera paregabea dela esan zuen Myriam Ulanga irakasleak.

[LEHEN orrialdeTIK DATOR]

Pianojole gazte hauentzat aukera paregabea dela esan zuen Myriam Ulanga irakasleak: “Beste hogeita hamar lagun jotzen entzuteko aukera dutenez, musikarekiko izaera kritikoa landuko dute. Gainera, jaialdia eta gero motibazio eta lanerako gogo handiarekin bueltatzen direla nabaritzen dugu”.
Tere Laspiurren arabera, Andoaingo Piano jaialdia musika eskola guztientzako ebaluazio irizpideak ezartzeko oso lagungarria izan dela uste du. Izan ere, orain arte musika eskola bakoitzak bere irizpide propioak ezarri ditu.

ASTEBURUKO Musikaldiaren nondik norakoak
Txapelketa honetara gehienez 18 urteko piano ikasleak aurkez daitezke. Partaide gehienak 10-13 urte bitarteko gazteak diren arren, badira bost eta sei urte bitarteko pianojoleak ere.
Pianojole gazteen jaialdi honen helburu bakarra ez da lehiatzea. Azkenean ikasle, guraso zein irakasleentzako topagune ere bada.
Ikasle partaide guztiek domina jasoko dute; urrezkoa, zilarrezkoa edo brontzezkoa. Erabakia hamabi emakumez osatutako epaimahai batek hartuko du ikasle bakoitzak egindako emanaldiaren arabera. “Egia da musikaldia txapelketa bat dela, baina norberak bere buruarekin egiten duena. Ez da beharrezkoa besteak baino hobeto jotzea urrea lortzeko”, dio Arantxa Alberdik.
Igandean azken sari banaketaren ondoren, iluntzeko 19:45ak aldera, amaierako kontzertua eskainiko dute musikaldian parte hartu duten pianojole nabarmenenek. Kontzertu horretan hogeita hamar ikaslek joko dute jaialdiari amaiera emateko. Beraz, musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Emanaldi hauetan ez dute musika klasikoa joko soilik, gaur egungo musika ere izango da entzungai.
Amaitzeko, Seiasle elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete jaialdia antolatzen laguntzen duten bolondres guztiei, beraien lana eta ahalegina ezinbestekoa dela nabarmenduz.

VI. Piano jaialdia. Otsailak 19-20.
Sari banaketa Auditorioan izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!