Europan barrena ikasketak osatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 17a, 14:09

Ikasturte honetan Salesiar ikastetxeko hamahiru ikaslek hartuko dute parte Erasmus Programan Hetel eta Confebask erakundeen bitartez. Ikasleak Erdi eta Goi mailako mekanika, elektrizitate-elektronika eta grafikagintza arlokoak dira. Italia, Lituania, Finlandia, Bulgaria, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua izango dira aurten ezagutuko dituzten lurraldeak.
Ikastetxeak programa honetan parte hartzen duten ikasle guztiei laguntza eskaintzen die. Joan aurretik prestaketa bilera batzuk antolatzen dira ikasleekin eta atzerrian dauden bitartean jarraipena egiten zaie atzerriko lantokiko arduradun baten bitartez eta baita ikastetxeko irakasle baten bitartez ere. Ikasle guztiei bidaia, ostatu eta mantenimendu gastuak ordaintzeko beka garrantzitsu bat eskainiko zaie eta egonaldi guztia estaltzen duen aseguru bat ere izaten dute.
Urnietako Salesiar ikastetxea Erasmus Unibertsitate Gutunaren jabe da; Goi Mailako Heziketa zentruek Erasmus programan parte hartu ahal izateko ezinbesteko betekizuna da, berari dagokion edozein ekintzen funtsezko abiaburua.
Formakuntza beste lurralde batean osatzea izaten da horrelako programatan parte hartzeko helburu nagusiena. Era honetan, herrialde desberdinetako kultura, ekonomia, lan mundua, etab. ezagutzen duten bitartean beste hizkuntza bat lantzeko aukera ere badute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!