Irakurketa kluba, 3-7 urte bitarteko haurrei begira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 17a, 14:07

Andoaingo haur liburutegiak ekimen berria jarri nahi du martxan: 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilentzat eta haien gurasoentzat irakurketa kluba osatu nahi dute.  
Hilean behin elkartuko dira irakurketa sustatzeko ekimenak burutzeko.
Irakurketa saioak gai horretan eskarmentu handia duen Galtzagorri elkarteko kideek eskainiko dituztela iragarri dute: “hainbat liburu aurkeztu dituzte. Adinaren eta gustuen arabera zer irakurri eta zeintzuk diren gomendagarriak azalduko dute. Hala, gurasoen eta haurren arteko irakurketa bultzatu eta gurasoak ozen irakurtzen trebatuko dira”.
Saio bakoitzaren bukaeran ikuskizun berezia izango da.
Izen-ematea liburutegian bertan egin daiteke. Gogoan izan ostegun eta ostiral honetan itxita dagoela.  

Informazio gehiago:
943 300 615
liburutegia@andoain.org

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!