Joseba Larrea urnietarra Ispasterren garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 17a, 14:02

Bizkaiko lurretan egiten den zaldi-mando probatan Joseba Larrea urnietarrak sekulakoa egin du Kitto 524 kiloko zaldiarekin. Lehen egunean parte hartu zuen eta inork baino plaza gehiago egin zituen. Hurrengo hiru egunetan ez zen inor Azkonobieta baserrikoaren markara iritsi. Ezta faborito zen Berangoko Cerveceria Palmeraren zaldia ere. Larrea pozarren dago, eta otsailaren 26an Azkoitian erakustaldi berria eskainiko du Txester zaldi gaztearekin. Zorionak parte hartu zuten bi urnietarrei!

Azken sailkapena. 2011.2.11/14:
  • 1. Azkonobieta     82 plaza
  • 2. Zerain     80 plaza
  • 3. Cerveceria Palmera     71 plaza
  • 7. Mikel Garaialde     63 plaza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!