Nazioarteko IV. arrantza txapelketa asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko otsailaren 17a

Asteburu honetan eulizko arrantzaren nazioarteko IV. txapelketa egingo da Leitzaran eta Araxes ibaietan, arrantza intentsiborako barrutietan.

Espainiako eta Frantziako 40 arrantzale-bikotek parte hartuko dute. Horien artean, munduko txapelketatan parte hartutakoak, Espainiako txapeldunak eta Europako txapeldunak. Txapelketaren modalitatea eulizko arrantza izango da, arratoi-isatsarekin bakar-bakarrik, “harrapatu eta askatu” sistemarekin. Arrantzako Espainiako Federazioaren txapelketetarako araudia aplikatuko da. Ibai-tarteak zozketaz esleituko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!