Kaldereroak eta inauteriak, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak..

Kaldereroak eta inauteriak, egitaraua:

2011ko INAUTERIAK
 
KALDEREROAK
Otsailak 26, larunbata

17:15 Kaldereroak Ontza elkartetik  irtengo dira Goikoplazaraino eta, han, kanpamendua antolatuko dute. Herriko agintarien harrera jaso eta erreginaren hitzaldia entzun ondoren, herrian zehar kalez kale ibiliko dira.   
Ibilbidea: Kale Nagusia,  Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.
 
INAUTERIAK
Martxoak 3, osteguna

Ostegun gizena
  • 15:00 Mozorro festa ikastetxeetan. 3-7 urte artekoak bakoitza bere ikastetxean.
  • 15:15 Ikasleak Bastero plazaren parean elkartu eta kalejira txarangak eta dultzaineroak lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea kalea, Kale Nagusia eta Goikoplaza. Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.
  • 16:15 Play-Back saioa Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Arrate frontoian.
  • 17:00 Pepa ta Kutxo pailazoak Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin, Arrate frontoian.
  • 17:30 Beldurraren etxea Ambrosia Olabide zentruan.
  • 18:00 Maskara Lehiaketaren sari baaketa Urigain Kultur Etxean.
  • Maskarak erakusgai egongo dira bertan: martxoak 3-4 (17:00-19:30), martxoak 5 (10:30-13:30 / 18:00-20:30) eta martxoak 6 10:30-13:30).
 
Martxoak 4, ostirala
  • 16:30 Haur parkea Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Arrate frontoian.
  • 18:30 Udal Musika Eskolaren Kontzertu bufoa Bastero Kulturguneko auditorioan.
 
Martxoak 5, larunbata
  • 09:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
  • 12:00-13:15 Soinuak Musika Eskolako ikasleen  kalejira. Ibilbidea: Eskolatik atera, Doktor Huizi, Bastero plazara, Kale Nagusia, Zumea plazaraino, buelta berriro Kale Nagusitik Goikoplazara.
  • 17:00-20:30 Konpartsa eta mozorro guztien Inauteri desfilearen hasiera Gora Kaletxiki eta Incansables txarangekin. Irteera Txitibar plazatik Goikoplazarako bidean.
  • 23:00-03:00 Diskoteka  Nafarroa Plazan.
 
Martxoak 6, Igandea
  • 09:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
  • 12:00 Inauterien jarraipena. Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.
  • 17:00 Egan taldean berbena haur eta gaztetxoentzat Nafarroa plazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.
 
Martxoak 11, ostirala
  • 20:00 Andoaingo Udal Musika Eskolaren Bandaren Ihauteri kontzertua Bastero Kulturgunean.
 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!